Kepa Sarasola, bidelaguna: “Geografikoki urruti dauden euskaltzaleak hurbiltzeko balio du”

Kepa Sarasola duela 56 urte Begoñan jaio zen eta ogibidez EHUko irakaslea da. Internet bidez ezagutu zuen Mintzanet eta proiektua  ideia ona dela esan digu: “Geografikoki urruti dauden euskaltzaleak hurbiltzeko balio du”. Bera hasieran bidelari batekin hasi zen,  Josemari Lopez de Arbina arabarrarekin eta orain berriz, Fabrice Landabourerekin egiten ditu saioak.

Euskara praktikatzeaz gain, pertsonak, euskararen egoera, musika, dantza, abestiak, bizikletaz egiteko ibilbideak eta beste hainbat gauza ikasi dituela aitortu digu.

kepa-sarasola.1

 

Hainbat lagun ditu Kepak euskara praktikatzeko zailtasunak dituztenak eta eurentzat Mintzanet gomendagarria dela iruditzen zaio: “Mintzanet oso bide aproposa da horretarako, are gehiago bidaiak egitea edo jende diferentea ezagutzea gustatuz gero”.

You Might Also Like

8 thoughts on “Kepa Sarasola, bidelaguna: “Geografikoki urruti dauden euskaltzaleak hurbiltzeko balio du”

  1. Kaixo Mintzanetei Igantzitik (nafarroa), Ni Alfredo Laborde Argentinatar baten bidelaguna naiz, eta urte bat pasatxo dugu elkarrekin itzegiten ari garela.
    Bai prest nago zuen galderei erantzuteko, nik nahiago dut idatziz eta nahi duzunean horretarako bidali galderak eta erantzungo dizuet, gero arte, aio!!.

    1. Kaixo, Rafa,
      Bai, zure erantzunak jaso genituen eta hain justu etzi argitaratuko dugu zure erreportajea.
      Eskerrik asko!

  2. Kaixo. Constanza naiz eta bidelaria izan naiz. Nahi duzunean prest nago Zure galderei erantzuteko

    1. Kaixo, Xabier:
      Zure helbide elektronikora bidaliko dizkizugu.
      Eskerrik asko!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude