Arantza Garaialde Donostian jaio zen, 1951n. Orain erretiratuta dagoen arren, 38 urtez irakasle izan da, institutu batean.
Egunkariaren bidez izan zuen Mintzaneten berri. Berehala animatu zela adierazi digu, eta bidelagun izateko izena eman zuela. “Oso proiektu ona iruditzen zait, eta guztiz eskuragarria”, esan digu.
Ia urtebete darama bere bidelariarekin hilean hirutan hitz egiten, eta oso harreman ona daukatela adierazi digu. “Astean zehar egindakoa kontatzen diogu elkarri. Nire bidelariari esker, hainbat kontu eta gai ikasten ari naiz: bere bizitza, afizioak… Ezagupen pila irakasten dizkit. Oso pertsona interesgarria iruditzen zait, eta Mintzaneti esker bera ezagutu izana zorte handia izatea dela pentsatzen dut”, azaldu digu Arantzak.
Dagoeneko jende askori gomendatu dio Mintzanet: “Oso interesgarria, gertukoa, erosoa eta entretenigarria iruditzen zait”.