Sabrina Oteguiren arbasoak (Pergamino, Argentina, 1974) euskaldunak ziren: aitaren familia Tolosakoa zen. Euskal kultura etxean landu ez bazuen ere, unibertsitatean zegoenean euskarari buruz hitz egin ziotenean, ikastea erabaki zuen. Orduan, Buenos Aireseko Euskaltzaleak euskal etxera joan zen.
Gaur egun, euskal etxeko irakaslea da. Bere hainbat ikaslek eta ‘Euskara Munduan’ programako kide batzuk Mintzaneten hartzen dute parte: “Mintzaneten parte hartzen dutenei nabaritzen zaie, praktika handia da diasporan bizi garenontzat”.
Euskal Herrira egindako bidaia batean ezagutu dugu Sabrina eta elkarrizketatzeko aukera izan dugu.
Mila esker eta jarraitu euskara munduan zehar zabaltzen!