Imanol Haranburu, bidelaguna: “Biziki interesgarria da proiektua”

Imanol Haranburu donostiarra da, eta 51 urte ditu. Mintzaneten berri prentsaren bidez izan du. Bidelagun gisa izena eman du proiektu honetan eta «biziki interesgarria» dela uste du. «Batez ere, euskara ikasten ari direnei begira», gaineratu du.

Ekimenak euskara ikasten ari den norbaitek praktikatzeko balio du, eta, Imanolen kasuan, bere bidelariaren lanbideari dagozkion «kontuak» ikasteko ere bai.

Jada, Mintzanet gomendatu du. «Ikasleei aholkatu diet eta lankideen artean ere zabaldu dut eskuzabal izan eta parte har dezaten deia», azaldu du Imanolek.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude