Edurne Gaston, bidelaguna: “Aukera paregabea da Mintzanet: etxetik atera gabe, euskara bertatik bertara!”

Edurne Gastonek (Andoain, 1982) Twitterren bidez izan zuen Mintzaneten berri eta bere denbora librearen zatitxo bat bidelagun izatera bideratzea erabaki zuen. Edurnerentzat euskara “pentsatzeko eta sentitzeko” modu bat da, “euskaldun egiten gaituena”.

Proiektu hau “Mintzalagunaren bertsio modernoa” dela esan dio galdetu dionari: “Interesgarria da, eta bizi dugun mundu globalizatuaren beharrei irtenbide bikaina!”, azpimarratu du.

Astero aritzen da Zaragozako emakume batekin, eta “oso ondo” moldatzen direla dio: “Laneko kontuak, etxekoak, azken aldiko film bat, kontzertuak… Orain arte ez zaigu zer kontaturik falta izan”.

Gainera, bere bidelariari esker asko ikasten ari dela esan du: “Zaragozako eta bertako ohiturak… Gertatu izan zait beste jende eta testuinguru batzuetan Zaragozako ohiturak aipatzeko aukera egokitzea, eta poztu egin nau gaur egun joan den irailean baino gauza gehiago dakizkidala jabetzeak”.

Zentzu horretan, Mintzanet zalantzarik gabe gomendatuko lukeela dio: “Denboraz larri dabiltzanentzat, eta ordutegi aldetik malgutasun handirik ez daukatenentzat, aukera paregabea da Mintzanet: etxetik atera gabe eta ondo datorkizunean; euskara bertatik bertara!”.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude