Edurne Martín, bidelaguna: “Euskaraz gain, gauza asko ikasten dira Mintzaneten eta gainera, jendeari laguntzen diozu; politena hori da”

Edurne Martín (Bergara, 1984) erizaintzako laguntzailea da eta Arrasaten bizi da. Bere euskaltegian izan zuen Mintzaneten berri. Proiektua “interesgarria eta polita” iruditu zitzaion eta “probatu” nahi izan zuen. Orain, bi bidelariri laguntzen die: Luxemburgon bizi den gizonezko bati eta Zamudioko beste bati.

“Edozer gauzari buruz berba egiten dugu: politika, lana, eguraldia, elurteak…”, esan du. Horrela, astero ordubeteko saioak egiten dituzte. Zentzu honetan, elkarrizketa oparoak dituzte Edurne eta bere bidelariek: “Gauza asko ikasi ditut, beraien herriei, kulturari edo hizkuntzei buruz, adibidez. Horregatik, proiektua gomendatuko nuke: euskaraz gain, gauza asko ikasten dira Mintzaneten eta gainera jendeari laguntzen diozu; politena hori da”.

Edurnerentzat euskara “bizitza guztia” da: “Lana, elkarbizitza eta nire burua, osorik euskaraz da. Oso garrantzitsua da, hizkuntza ederra da, kultura ederra, eta herri ederra. Euskara bakarra da munduan”, azaldu digu.

Edurne Martín, bidelaguna
Edurne Martín, bidelaguna

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude