Asteazkenean Gasteizko kanpusean, ostegunean Donostiakoan eta ostiralean berriz, Leioako kanpusean Mintzanet zer den azaldu dugu.
Lehengo astean EHUko kanpusetan aurkezpenak egin ditugu eta bertaratutakoei egitasmoaren nondik norakoak azaldu dizkiegu. Horrekin batera, zenbait bidelariren eta bidelagunen esperientzia kontatzen duen bideo laburra erakutsi diegu, jarraian duzue ikusgai:
Gainera, zuzeneko saioak egin ditugu: lehenengoa Maria Cecilia Cenozekin, bigarrena Mariaje Barandiaranekin eta azkenekoa, Gemma Sanguinesekin. Eurek Mintzaneten bizi dutenaren berri eman zuten eta bertaratutakoek nahi zituzten galderak egin zizkieten. Mila esker hiruroi zuen laguntzagatik!
IRUDIAN: EHUko Donostiako kanpuseko aurkezpena, Mariaje Barandiaranekin zuzeneko saioa.
Unibertsitateko ikasleek Mintzaneten parte hartzen badute, hautazko kredituak lor ditzakete (25 ordu=kreditu bat).