Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
‘Gehiengoa’ bai, ‘gehienak’ ere bai
Onartua da gehiengo hitza, baina ez dugu zertan beti erabilirik: gehienak ere esan dezakegu.
bai |
askotan hobeki |
Ipar Euskal Herriko auzapezen gehiengoa euskal departamenduaren alde dago |
Ipar Euskal Herriko auzapez gehienak euskal departamenduaren alde daude |
Bizilagunen gehiengoa etortzekoa da |
Bizilagun gehienak etortzekoak dira |
Zenbaitetan, gainera, okerra ez bada muga-mugan dago ‘gehiengo’ hitza:
ez |
bai |
Eskakizunen gehiengoa onartu dute |
Eskakizun gehienak onartu dituzte |
Berria. Estilo liburua