Goizeko 10:30ean hasi dugu Gernikako kultur etxean Mintzaneti buruzko aurkezpena. Gaur Andrea Bella uruguairrarekin eta Alberto Elejalde Gernikan bizi den gasteiztarrarekin egin ditugu zuzeneko saioak. Modu honetan, Mintzaneten partaide gisa bizitako esperientzia kontatu digute eta, nahi izan duenak galdetzeko aukera izan du.
Berbalagunak, komunikabideak, udaleko kideak eta Mintzaneteko hainbat partaide bertaratu dira. Bereziki azken hauei eskerrak eman nahi dizkiegu, beraiek ere aurkezpenean parte hartu baitute: Aniceto Ajuriagogeaskoa, Maria Jesus Garabieta, Luis Betanzos eta Pili Ibarra. Mila esker zuei eta Mintzanet bertatik bertara ezagutzera hurbildu zareten guztiei!