Euskaraldian izena emateko herritarren txanda da orain

Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da. Dagoeneko herriek eta entitateek eman dute izena eta, orain, herritarrei egin diete gonbidapena.

Datuei erreparatuta, duela bi urte baino zazpi udalerri gehiagok hartuko dute parte: guztira, 412k. Gainera, aurten kolektiboari emango zaio garrantzia, norbanakoak alde batera utzi gabe. Horretarako, entitateetan eragin nahi dute. Nola? Ariguneekin, euskaraz eroso aritzeko eremuekin, hain zuzen ere. Jada 13.000tik gora dituzte.

Zuk ere parte hartu nahi baduzu, hauexek dira bideak:

– Herriz herriko izen-emate ekitaldietan

– Euskaraldiak sakelako telefonoetarako duen aplikazioan

– Interneten, Euskaraldiaren webgunean

Edozein zalantza izanez gero, sartu EUSKARALDIAren webgunean: https://euskaraldia.eus/

Mintzanetek ere Euskaraldiarekin bat egiten du!!!

Mintzaneteko lantaldea Euskaraldiarekin bat

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude