Mintzapraktika-taldeak osatuko ditu Bagera Elkarteak, uztailean eta abuztuan

Donostiako Bagera Elkarteak udan euskara praktikatzen jarraitzeko aukera eskainiko du aurten ere. Uztailean eta abuztuan, mintzapraktika-taldeak osatuko ditu, eta horietan parte hartu nahi dutenek ekainaren 21era arte izango dute izen-emate deialdia zabalik.

Azaldu dutenez, hilabete batean edo bietan parte har daiteke, bakoitzak nahi duenean, eta egitasmoak ikasturtean zehar duen funtzionamendu bera izango du: astean behin ordu betez bilduko dira mintzalagunak.

Azken hiru urteetan egitasmoan aritu direnek beren kontuan formularioa bete besterik ez dute egin beharko, 2024ko udako ikasturtean alta eman, eta aldaketarik izan badute (euskara maila, ordutegia…), hala adierazi.

Aldiz, Mintzalagun egitasmoan aurrenekoz parte hartuko dutenek ondoko galdetegia bete beharko dute, bidelari edota bidelagun diren zehaztuz.

Udako mintzapraktika saioek 30 euroko kostua izango dute, eta  transferentzia bitartez edo esku dirutan Bageran bertan (Hernani kalea 15 – behea) ordaindu daiteke.

mintzapraktika-udan-mintzanet

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude