Nerea Luezas, bidelaria: “Euskara nire ama hizkuntza balitz bezala hitz egitea gustatuko litzaidake”

Euskara hizkuntza guztien artean politenetako bat dela deritzo Nerea Luezasek (Bilbo, 1972); baina zoritxarrez etxean, eskolan, lanean eta lagunekin gaztelaniaz hitz egiten duela aitortu digu: “Nire egunerokoan ez dut euskara erabiltzen, eta ikasitakoa galtzeko beldur nintzen”.

Orain dela hiru urte, Osakidetzako Euskararen Zerbitzuak langileei Mintzaneten parte hartzea proposatu zienean ezagutu zuen egitasmoa, eta ideia paregabea iruditu zitzaion: “Nire ama hizkuntza balitz bezala hitz egitea gustatuko litzaidake. Euskaraz zerbait adieraztea asko kostatzen zait, ez dut hitz egiteko erraztasun handirik eta, horregatik, proiektu hau oso baliagarria da niretzat”.

Mintzanet bezalako egitasmoei esker, euskara ez praktikatzeko aitzakiarik ez dagoela ere gogorazi du: “Zuk erabakitzen duzu eguna, ordutegia eta, Skypen bidez, edozein lekutatik egin dezakezu”. Proiektua “oso ona” dela iruditzen zaiola esan du, Euskal Herritik kanpo bizi direnentzat edota denbora gutxi dutenentzat erabilgarria dela, hain zuzen ere.

Ordu erdi-ordubete inguruko saioak egiten ditu astero bere Pasaiako bidelagunarekin. Biak osasun-arloan lan egiten duten profesionalak dira, baina lanari buruz hitz egiteaz gain, lagunarteko planak, familia, oporrak, zaletasunak… dituzte mintzagai.

Nerea Luezas bidelaria

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude