Aritz Arrizabalaga zumaiarra da eta Ean bizi da. Bera enpresa bateko gerentea da eta 37 urte ditu. Mintzaneten hasi aurretik ingelasa online praktikatzen zuen: “Niretzat oso positiboa izan zenez, gauza bera egiten saiatzen ari naiz”.
Bere bidelaria Lourdes Gonzalez bilbotarra da, “berarekin oso ondo ari naiz, gogo handia du eta horrek asko errazten du dena”, aitortu digu Aritzek. Berak argi du zein den bere nahia: “Euskara eguneroko bizitzarako beharrezkoa den zerbait dela besteek ikustea nahi dut, guk horretan lagun diezaiekegu modu txiki batean, guk egiten duguna da euskara behar duenari euskaraz egin, asuntoa euskaraz aritzea da eta”.