Euskararen egunean, ‘Euskara, pil-pilean’

Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Eguna dela eta, Mintzanetek eta Eusko Ikaskuntzak kanpaina berria jarri dute abian.

Aurtengoan, Eusko Ikaskuntzak eta Mintzanetek euskarari bultzada berezia eman nahi diote. Horretarako, Mintzanet proiektuan ahalik eta jende gehien apuntatzen saiatuko gara. Internet bidez, euskarazko solasaldiak izan nahi dituzten mundu guztiko pertsonak lotuko ditu plataforma doako honek, ‘Euskara pil-pilean’ lelopean. Beraz, abenduaren 2ra arte izena eman dezakezue www.eusko-ikaskuntza.org/ene webgunean. Batez ere, bidelagunak (laguntzaileak) behar ditugu, baina bidelari gisa ere eman dezakezue izena (hobetu nahi baduzu).

Aitzpea Oihaneder eta Karlos Arginañano sukaldariek parte hartu dute kanpainan eta zu ere animatuz gero, opariak eskuratu ahal izango dituzu: liburu sortak, Euskararen Egunerako sortutako amantal bereziak, eta abar. Gainera, Eusko Ikaskuntzako bazkideek eta solasaldiak mantentzeko apuntatzen diren laguntzaileek zozketan parte hartzeko aukera bikoitza izango dute.

Ahizpea Oihaneder eta Karlos Argiñano
Ahizpea Oihaneder eta Karlos Argiñano

 

 

 

 

 

 

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude