Lutxi Oiarbide I Mintzanet Sarietan (San Telmo museoan, Donostia) 2013/12/03

Izaskun Arrieta eta Jose Ramon Onandia, Bidelagun eta Bidelari Onenak

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira I. Mintzanet sariak banatu dituzte Donostiako San Telmo museoan. Bertan, Bagera Elkarteak Mintzodromoa antolatu du, eta urte osoan egin dugun bezala Internet bidezko saioak prestatu ditugu.

Izaskun Arrieta (bidelagun onena) I Mintzanet Sariak (San Telmo museoan, Donostia) 2013/12/03
Izaskun Arrieta (bidelagun onena) I Mintzanet Sariak (San Telmo museoan, Donostia) 2013/12/03

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gaur, Mintzanet proiektuak urte bat bete du, horregatik I. Mintzanet Sariak banatu ditugu. Bidelagun (laguntzaile) baten eta bidelari (laguntza behar duen pertsona) baten lana eta esfortzua nabarmendu nahi izan dugu. Hain zuzen, Izaskun Arrieta (Azkoitia, 47) eta Jose Ramon Onandia (Getxo, 68) izan dira saridunak.

 

 

Arrieta bidelaguna da, eta ia hasieratik parte hartzen du Mintzaneten. Garai horretan, hiru pertsonekin hitz egiten zuen astero-astero, eta orain, berriz, horietako birekin dabil. Bera San Telmon egon da, eta saria jaso aurretik saio bat egin du Onandiarekin. Bidelari onenak, berriz, Onandiak, normalean beste emakume batekin egiten ditu saioak, eta duela aste gutxi pausu handia eman du: laguntzailea ere bada.

Sari ematea maramara*-ko zuzendariak, Ritxi Lizartzak, gidatu du. San Telmon gurekin egon dira, besteak beste, Jokin Azkue (Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria), Joseba Erkizia (HABEko zuzendari nagusia), Gotzon Egia (Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzako zerbitzuburua), Irene Larraza (Etxepare Institutuko komunikazio arduraduna) eta Leire Gaceo (Eusko Ikaskuntzako Euskararen Nazioarteko Egunaren koordinatzailea).

Izaskun Arrieta bidelagun onena saria jasotzen Irene Larrazaren eskutik Etxepare Institutuko komunikazio arduraduna
Lutxi Oiarbide I Mintzanet Sarietan (San Telmo museoan, Donostia) 2013/12/03Lutxi Oiarbide I Mintzanet Sarietan (San Telmo museoan, Donostia) 2013/12/03

 

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude