Goizeko 10:00etan Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxera jende mordoxka gerturatu da Mintzanet ezagutzera. Proiektua zer den azaldu dugu eta funtzionamenduaren berri eman diegu gerturatu direnei. Horien artean, Ionkar Angulo Mintzaneteko bidelaria zegoen. Bera izatez arabarra da, baina 12 urte daramatza Londresen. Euskal Herrira egin duen bidaia honetan, bere bidelaguna ezagutuko duela kontatu digu: “Datorren asteazkenean Isabel aurrez aurre ezagutuko dut, Getxora joango naiz, bera hangoa da eta. Oso pozik nago Mintzaneten”. Anguloren esperientziaz gain, Marisa Barrena Durangoko bidelagunarekin zuzeneko konexioa egin dugu Skype bidez.
Oihaneder Euskararen Etxeak lagundu digu ekitaldia prestatzen. Eskerrik asko zuei, Ionkarri, Marisari eta gerturatu zareten guztiei!