Ekainaren 8an aurkeztu dute Mintzanet Kanbon. Ekitaldia Seaskako egoitzan burutu da, eta bertara, Iparraldeko hainbat eragile etorri dira proiektua zuzenean ezagutzera.
AEKko irakaslea eta Konfederazioko kidea, Sébastien Castet; Biga Bai elkarteko Marie Andrée Ouret; Seaskako presidentea, Hur Gorostiga; eta Euskal Irratietako kazetaria, Kristof Arotzarena egon dira.
Urepeleko Ani Goyhenetche-Etcheverry bidelagunarekin egon dira hitz egiten eta bere esperientzia ezagutzeko aukera izan dute.
Eskerrik asko parte hartzeagatik!