II. Mintzanet Sariak banatuko ditugu gaur

Gaur, osteguna, otsailaren 19a, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren harira (otsailaren 21ean), II. Mintzanet Sariak banatuko ditugu Donostiako Camino Doktorearen liburutegian (Abuztuaren 31 kalea,  32, Donostia).

Mintzanet sariak gonbidapena 2

 

Mintzanet proiektua 2012ko abenduaren 3an abiatu genuen eta aurten II. Mintzanet Sariak banatuko ditugu. Bidelagun (laguntzaile) baten eta bidelari (laguntza behar duen pertsona) baten lana eta esfortzua nabarmendu nahi izan dugu. Aurten, Mariaje Barandiaran (Donostia, 57) eta Raul Alfaro (Zarrakaztelu, 37) dira saridunak.

Mariajek Donostiako emakume batekin eta Uruguaiko gizon batekin hitz egiten du astero, eta, berak dioenez, erosoa eta erraza da. Hemen ikus daiteke bideoa osorik.

Raul, berriz, donostiar batekin aritzen da eta, bere esanetan, Mintzanet-ek Interneteko mundu zabal horretan euskarak zeukan hutsunea bete du. Dioena ikusteko Klikatu hemen

Sari ematea Oihana Maritorena aurkezleak gidatuko du, maramara* taldeko zuzendari Ritxi Lizartza eta Mintzanet proiektuko arduradun Cristina Tapiarekin batera. Bertan gurekin egongo dira, besteak beste, Zigor Etxeburua (Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria), Joseba Erkizia (HABEko zuzendaria), Aizpea Goenaga (Etxepare Institutuko zuzendaria), Mikel Mendarte (Kutxa Fundazioako Kultura Zuzendaria), Nerea Txapartegi (Donostiako Udaleko Euskara Zuzendaria), Jon Zarate (EHUko euskararen errektoreordea), Arrate Illaro (Topaguneko ordezkaria) eta Aitziber Gurutzeaga (Bagera elkarteko arduraduna).

Sarien diseinua Begoña Durruty irudigileak egin du. Bere irudiak ikusteko klikatu hemen

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude