Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Hurrengo esaldiak aztertu eta gaizki dagoena zuzendu: 1. Zuek pentsatzen zaudete zer egin egun hartan. 2. Maiderrek ez daki Saioak eta Ikerrek zergatik egin dute. 3. Bartzelonako jokalarietaz hitz egiten du askotan. 4. Hemen badu lan bat dela oso ona. 5. Ardoa edan dut, eta sagardoa baita / Hurrengo bisitaldian elkar bazkaldu zuten / Senarra oso dotore jantzita eta ilea moztuta beste bat zirudien. 6. Asko oroitzen naiz urte hartan ezagutu nuen mutil batetaz. 7. Euskaraz hitz egitea ahaztu zaio. 8. Nire irudiko oporretan askoz ere hobe gaude klasean baino 9. Esan zuten nekatutak zeudela eta ez zirela etorriko.
Erantzunak: 1. Ari zarete 2. Duten 3. Jokalariez hitz egiten 4. Oso ona dena 5. Baita sagardoa ere/ elkarrekin / Senarrak 6. Batez 7. Hitz egiten 8. Hobeto 9. Nekatuak-nekatuta |
Poesia
Ez dut negarrik egingo, udako gozamena
beti saminez bukatu behar baita;
eta istoriorik zoriontsuenak ere hilobi bat dauka
bukatzean.
Emily Bronte
Musika
.Abereh. Ekaitz gau honetatik ihesi
“Egin genuenaren sekretua beti gordetzen, soka askatzeko esan zenidan eta nik salto egin nuen, baina ez naiz damutzen, hegan egiten saiatu ginen”.