Mintzanet egitasmoko lagun handia dugu IÑIGO BILBAO getxoztarra. Urte luzez bidelaguna izan da, eta hutsik egin gabe parte hartu du antolatu ditugun ekimen, jardunaldi eta enkontruetan.
Getxoztarrarena dugu, hain zuzen ere, Mintzaneten aldeko aldarria izeneko bertso zoragarria, Mintzanet Eguna ospatzen dugun bakoitzean aho batez abesten duguna, eta betirako bihotzean izango duguna:
Euskara ikasi ondoren
hitz egiteko egarria
asetzea lortzeko nik
zabaltzen dut aldarria.
Entzun, betiko euskalduna,
horretan asko jarria
zure euskara nirearentzat
izan daiteke ongarria.
Bion eskura badugu
tresna erabilgarria,
edonongo euskaldunak
elkartzeko ezarria.
Bai, mintzanet.eus da batzen gaituen lokarria
Euskararen alde egindako lan nekaezina aitortzeko une aproposa dela uste dugu, merezi du eta, zalantzarik barik. Mintzanetek Getxon duen kuadrillaren buru den Joserra Onandia kide historikoak zorion hitz xamurrak eskaini nahi izan dizkio Iñigori:
One thought on “Aipamen berezia 2023: Iñigo Bilbao”