‘Mintzaneten alde, eta zu?’ kanpainan parte hartu du Imanol Agirretxe Usurbilgo futbolariak. Berak argi du euskaldunberriak esfortzu handia egiten duela: “Kosta arren, euskaraz saiatu egiten dira”.
Aurreko asteetan Kike Amonarriz eta Iban Garate telebista-aurkezleen iritziak argitaratu ditugu eta gaur, Imanol Agirretxeren txanda da!
Eskerrik asko zure babesagatik!