Joserra Onandia | abenduaren 7a, Getxo
Mintzaneten 10. urteurrena ospatu dugu aurten Romon, Getxon. Jai egun berezia izan da, koronabirusa pasa ondorengo lehenengoa.
Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, goizeko hamabietan Romo Kultur Etxean, Mintzaneteko partaide eta koordinatzaileak elkartu ginen.
Eguraldi eskasa egin zuen, baita zubiko astean ere, beraz, falta batzuk nabaritu genituen, hala nola, Marisa Barrena, Isabel Atxa, Donostiako ahizpa nagusiak Amaia eta Maitere, Raul Alfaro Zarakastelukoa, Potxo Onandia eta abar.
Hala ere, aurpegi berri batzuk ikusi genituen, Basauriko Maribel Bruña, bere senarra eta laguna, Valeria Gartzia argentinarra, Marta Atxurra de Blas, Itziar Elgezabal eta Jose Libano getxoztarrak. Baina baita betiko kideak era, Izaskun Arrieta eta Pako Saez senarra, eta Jose Mari Allur, Ainara Maia Urrotz, Ainara Mendiola Ritxi Lizartzarren emaztea, eta haien seme-alabak, nahiko galantak. Eta Mintzaneteko partaide ugari.
Areto nagusian, 12:30ean hasi zen ekitaldia. Ander Makazagak eta Patxi Gaztelumendik (Mintzanet koordinatzaileek) ederto azaldu zizkiguten Mintzaneten lanak eta historia.
Ondoren, sariak banatu zituzten. Eskerrak eman nahi nizkien Amaia Agirre Getxoko alkateari eta Irantzu Uriarte Getxoko kultur zinegotziari, gurekin izateagatik, sariak banatzeko eta beti bezala euskararen alde lan egiteagatik.
Bidelari Onenaren saria Isabel Canalesentzat izan zen. Bera Burgoskoa da, eta esan zuen bezala, bere alabari laguntzeko orain dela bost urte Labayru euskaltegian euskara ikasten hasi zen. Gaur egun, C1 maila gaindituta dauka. Hori bai merezimendua!
Ritxi Lizartzak (Mintzaneten sortzaileak) esan zuen: “honengandik guztiagatik, Mintzanetek egiten duen lanak merezi du.
Bidelagun Onenaren saria Kepa Etxebarriarentzat izan zen, izugarrizko lana egiteagatik. Ohorezko Saria Bagera Elkarteari eman zioten, baita Anizeto Ajuriagogeaskoa betiko partaidea eta euskaltzale handiari ere. Sari berezia Ritxi Lizartzarentzat ere izan zen.
Guztiek azalpen onak bota zizkiguten, Amaia Agirre Getxoko alkateak hasteko, saridunek ondoren eta Ritxik amaitzeko.
Sariak banandu eta argazkiak atera ondoren, kalejiran joan ginen Josu Landetaren trikitixak lagunduta.
Romoko taberna batean salda on bat hartu genuen hotza kentzeko, eta abesten eta biribilketa egiten bazkaltzera joan ginen Romoko eskolako jantokira.
Menua:
- Bi pintxo hasteko eta entsalda mixta.
- Oilasko betea saltsan.
- Legatza txirlekin eta saltsa berdean.
- Postrea pantxineta.
- Edateko: txakolina, ardo beltza, gorria eta ura.
Lagun batek komentu zidan kafea falta zitzaigula. Bazkaldu eta gero Patxik eta Anderrek kantutegia oparitu ziguten eta Josuren trikitixaren laguntzaz pila bat abesti kantatu genuen. Lehenengo “Euskara ikasten ondoren” bertsoa, Iñigo Bilbaok egindakoa. Ondo abestu genuen ereserkia bezala, eta dantzak ere ez ziren falta izan.
Izazkun Arrieta, bere senarra Pako Saez, Jose Mari Allur, Aintzane, Iñigo eta seiok kafe bat hartzera joan ginen, eta mundua konpontzen aritu ginen.
Egun berezia, beti bezala, ondo antolatuta, giro ederra, atsegina, eta egun osoan euskaraz bizi eta gozatu genuena.
Aurrera Mintzanet eta mintzaneteko partaideak.
Mintzanet Eguneko argazki eta bideoak ikusi: GALERIA