20221213-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Kalko okerrak I / Dabid Anaut / Kar-kar

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

KALKO OKERRAK (1) : teoria eta adibideak

Hitz askok ordain bakarra eta parez parekoa dute hizkuntza batetik bestera. Beste batzuek, ordea, adiera bat baino gehiago dituzte. Hizkuntza batean adiera guztiak hitz batek hartzen dituen arren, bestean hitz bat baino gehiago erabili behar ditugu adiera guztiak azaltzeko. Adibide batzuk ikusiko ditugu:

Argi berdea eman

Urriaren 30ean, Udalbatzak argi berdea eman zion Artiumekin sinatutako hitzarmenari.

Urriaren 30ean, Udalbatzak baiezkoa eman zion Artiumekin sinatutako hitzarmenari.

Asumitu

Zor hori ez du asumituko Diputazioak.

Zor hori ez du kitatuko / ordainduko / bere gain hartuko Diputazioak.

Balorazioa

Mexikon luze mintzatu zen alkatea; hemen, berriz, ez zuen baloraziorik egin.

Mexikon luze mintzatu zen alkatea; hemen, berriz, ez zuen iritzirik agertu / azaldu / eman.

Burutu

Heldu den astean beste bilera bat burutuko dugu 2009ko egutegia zehazteko.

Heldu den astean berriz bilduko gara / beste bilera bat egingo dugu 2009ko egutegia zehazteko.

Egoera errepasatu

Errepasa dezagun berriz ere egoera ea konponbiderik aurkitzen dugun.

Azter dezagun berriz ere egoera ea konponbiderik aurkitzen dugun.

Gertutik jarraitu

Europak oso gertutik jarraitu ditu EAEko ingurumenari buruzko proiektuak.

Europak adi-adi begiratu ditu EAEko ingurumenari buruzko proiektuak.

Trebakuntzarako ariketa liburua; Iñaki Varona eta Karmele Oria

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude