Marisa Barrena, Gorka Fernández eta Joserra Onandia, aurtengo Mintzanet sarituak

Azaroaren 18an ospatu genuen Mintzanet Eguna. Donostiako Vía Fora jatetxean elkartu ginen eta bertan Mintzaneteko 40 erabiltzailek elkar ezagutzeko aukera izan zuten.

Egun ederra igaro genuen eta aprobetxatu nahi izan genuen pertsona batzuen lana azpimarratzeko. Horrela, Marisa Barrena (Amorebieta-Etxano, 1951) izan zen 2017ko Bidelagun Onena; Gorka Fernández (Barakaldokoa, baina Sevillan bizi dena, 1975), Bidelari Onena; eta Joserra Onandia (Getxo, 1945) Aipamen Berezia.

Joserra eta Marisa bertan egon ziren. Eta Gorkak familia bidali zuen saria jasotzera: Mikel anaia eta bere gurasoak.

ETBko kazetariak etorri ziren zuzenekoak egitera eta ‘Gaur Egun’en eta ‘Teleberria’n proiektuaren inguruko informazioa eman zuten.

Goizean, Euskadi Irratiko ‘Amarauna’ saioan elkarrizketatu zituzten Marisa, Joserra eta Gorka.

Jarraian, argazki eta bideo batzuk.

Eskerrik asko guztiei!

Mintzanet Eguna: bazkaldu aurretik
Mintzanet Eguna: bazkal aurretik
Mintzanet Eguna: bazkaria
Mintzanet Eguna: bazkaria
Pilar Iragorri bidelaguna eta Eduardo Rincón bidelaria
Pilar Iragorri bidelaguna eta Eduardo Rincón bidelaria
Yolanda Garcés eta Mar Alonso elkar ezagutu zuten
Yolanda Garcések eta Mar Alonsok elkar ezagutu zuten
Joserra Onandia, Marisa Barrena eta Mikel Fernández
Joserra Onandia, Marisa Barrena eta Mikel Fernández
Marisa Barrena eta Arantza Garaialde
Marisa Barrena eta Arantza Garaialde
MIkel Fernández eta Izaskun Arrieta
Mikel Fernández eta Izaskun Arrieta
Pilar Iragorrik bertsoa bota zuen
Pilar Iragorrik bertso bat abestu zuen
Joserra eta Potxo Onandiak oparia ekarri ziguten
Joserra eta Potxo Onandiak oparia ekarri ziguten
Mintzanet Eguna
Mintzanet Eguna
Kantuan ibili ginen
Kantuan ibili ginen

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude