Xabier Madariaga (Bilbo, 1981) ETB1eko ‘Ur Handitan’ saioko aurkezlea da. Korrespontsal gisa hainbat lekutan lanean aritu ostean, Euskal Herrira itzuli da eta guk euskararen inguruan hitz egin dugu berarekin.
“Gure hizkuntza, etxeko hizkuntza da niretzat”, aitortu digu. Madariagarentzat “euskaraz erreportajeak egiteak esfortzu handiagoa eskatzen badu ere, euskararen aldeko lanak poztasuna ematen du”.
Atzerrian egondako urteetan, euskararen inguruan jendeak duen jarrera zein den galdetu diogu, eta berak argi du: “Jakinmina pizten du”.
Esandako guztiak bildu ditugu bideo honetan. Eskerrik asko, Xabier!