Mila Altuna Azpeitiko San Martin egoitzan bizi da eta 85 urte ditu. Urtarriletik Mintzaneten parte hartzen du eta bi astez behin Gorka Fernandez bere bidelariarekin saioak egiten ditu. Gorka, berriz, Sevillan bizi den barakaldarra da eta 37 urte ditu.
Asteburu honetan Euskal Herrira zetorrela probestu du Gorkak eta Mila aurrez aurre ezagutzera joan da Azpeitira. Euren arteko harremana zeinen ona den argi ikusten da jarraian dagoen argazkian.
Mila ez da adinekoen egoitzetan bizi eta Mintzaneten parte hartzen duen bakarra, baina bai aitzindaria, Azpeitiko San Martin egoitza izan baitzen lehengoa. Bertan, berak eta Rozio Kortak egiten dituzte Mintzaneteko saioak (ikus bideoa) eta jada Gipuzkoan 30 egoiliar inguruk jarraitu dute eurek hasitako bidea.