Urriaren 26an, Durangoko Plateruena kafe antzokian Mintzaneten berri eman genuen. Saioa 19:00etan hasi zen, eta Aitor Lopez Vazquez Durangaldeko Mankomunitateko presidenteak hitz egin zuen lehenengo. Jarraian, Berbalagun ekimenekoek ikasturteari hasiera eman zioten, eta proiektua azaldu zuten. Azkenik, gure txanda izan zen: Mintzanet egitasmoa zer den azaldu genuen, eta Marisa Barrena bidelagunak bere esperientziaren berri eman zuen. Ikusleen artean Lurdes Royuela bidelaria egon zen.
Urriaren 27an, Portugaleteko KZgunean egin genuen aurkezpena. Bertan, guk hitz egin genuen lehendabizi: Mintzanet zer den azaldu genuen, eta Maddalen Antuñano bidelagunak bere bizipenen berri eman zigun. Gure ostean, Azkue Fundazioko kideek eman zuten azalpena, eta Mintzatu egitasmoa zer zen azaldu zuten.
Aurkezpenetara herrian herriko Berbalagun ekimeneko kideak gerturatu ziren. Beraiei eskerrak eman nahi dizkiegu, baita Marisa, Lurdes, Maddalen eta antolatzaileei ere! Mila esker guztiei!