Azaroaren 12an Mintzanet Eguna ospatuko dugu eta Necocheako (Argentina) Euskal Aste Nazionalarekin konexioa egingo dugu

Azaroaren 12an, Mintzanet eguna ospatuko dugu. Egunari hasiera emateko, Zubietako Araeta jatetxean (Berridi Bidea 22) elkartuko gara, eta bertan bazkalduko dugu. Jarraian, III Mintzanet Sariak ospatuko ditugu, eta  bertan, urteko bidelari eta bidelagun onenak sarituko ditugu.

Festa giroan igarotako egunari amaiera emateko, Necochean (Argentinan) Euskal Aste Nazioanalaren baitan egingo duten Mintzodromoarekin bat egingo dugu, eta guk ere Araetan bertan, Mintzodromo bat antolatuko dugu. Argentinan eta hemen, batera emango diogu hasiera Mintzodromoari, sarearen bidez konektatuko baikara.

Edonork har dezake parte, eta beraz, etorri nahiko bazenu, jarri gurekin harremanetan:

Telefonoz: 943 504 206

Emailez: info@mintzanet.net

Hauxe da jatetxeko menua eta izena ematerakoan, arraina edo haragia jango duzun zehaztu beharko diguzu, prezioa 25 eurokoa izango da:

 Ongietorria emateko etxeko aperitiboa

Ahobizarra kentzeko:

Gari-zainzurien krema hotz-beroa izokinaren tartarrarekin

Segidan:

Atun-marmitakoa

Aukeratzeko:

Legatz-solomoa plantxan barazkitxoekin eta baratxurien pil-pilarekin

edo

Idi-isats garbia, patata-krema eta ardo beltzaren saltsarekin

 Eta amaiera ezti bat:

Araeta gazta-tarta marrubizko izozkiarekin

                                                                                              Kafea                                                                                                

 Edaria: Ardoa, sagardoa eta ura

(bi laguneko ardo-botila bat)

Flyer_mintzanet
Mintzanet Egunerako gonbidapena

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude