Urteroko ohitura onei jarraituz, aurten ere Mintzaneten sari-banaketa eta bazkaria egingo ditugu.
Azaroaren 18an (larunbata) elkartuko gara. Bazkaria Donostiako Vía Fora jatetxean izango da (Federico García Lorca pasealekua, 10).
Bazkaria Mintzanet Sariak banatzeko aitzakia izango da. Aurtengo bidelari onena eta bidelagun onena omenduko ditugu.
Aukera paregabea izango dute Mintzanet familiako kideek elkar ezagutzeko eta ongi pasatzeko.
Ahalik eta jende gehien hurbiltzea nahi dugu. Horregatik etorri nahi baldin baduzu idatzi info@mintzanet.net helbide elektronikora.
Animatu!
