Ius Perez (1973) bidelari basauriarrak euskara berrartzea erabaki zuen iaz, hizkuntza menperatzeko hitz egitea ezinbestekoa dela uste baitu. “Ez izan dudarik, hizkuntzarik onena hitz egiten dena da”. Egitasmoa ezagutu zuenean izena ematea erabaki zuen, eta Mutrikuko bidelagunarekin astean behin aritzen da Skype bidez praktikatzen.
Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean, ezagutu zuenean ekimena “izugarria” iruditu zitzaiola aitortu digu: “Lotsatia bazara edo zure inguruan ez bada euskara asko hitz egiten ez da batere erraza. Horregatik, euskaraz aritzeko Minztanet aukera ezin hobea da”.