Uda honetan, praktikatu ezazu euskara online noiznahi, edonon eta doan! Parte hartu gure lehiaketan eta irabazi bazkari edo liburu-sorta bat!
Mintzanetek euskara online edonon, noiznahi eta doan praktikatzeko aukera ematen du eta gure helburua erabiltzaile gehiago lortzea da, jendeak euskara praktikatzeko modu erraz hau erabiltzeko. Beraz, eman izena eta egin zaitez bidelari (euskara praktikatu nahi duena) zein bidelagun (euskaldun jantzia)!
Uda honetan bi lehiaketa jarri ditugu martxan:
-Lehenengoan Etxepare Institutuaren liburu-sorta bat irabazteko aukera izango duzu. Horretarako, Mintzanet eta uda batzen edo uztartzen dituen esaldi bat bidali beharko diguzu eta guk originaltasuna sarituko dugu! Nola lotu uda Mintzanetekin? Eta euskararekin?
Bila gaitzazu Twitterren edo Facebooken edo bidal iezaguzu posta elektroniko bat info@mintzanet.net helbidera #Mintzauda traola erabiliz. Ekainaren 29tik uztailaren 31ra bitartean zure esaldiak jaso nahi ditugu!
-Bigarren lehiaketan, #Mintzabazkaria traola partekatzen duzuenen artean bazkari bat zozketatuko dugu, baina ez nolanahikoa gainera. Mintzaneteko bidelagunek eta bidelariek irailaren 19an egingo dugun bazkarirako txartela izango baita.
Horretarako, bila gaitzazu Twitterren edo Facebooken edo bidal iezaguzu posta elektroniko bat info@mintzanet.net helbidera #Mintzabazkaria traola erabiliz. Abuztuaren 1etik irailaren 2ra arteko epea duzu horretarako!