Hemendik aurrera, Mintzanet proiektuaren webguneak beste aukera bat eskainiko du: Foroa. Ekimen honen helburua erabiltzaile-komunitatea sortzea da.
Horrela, egistasmoan parte hartzen duten pertsonak harremanetan egon daitezke Foroari esker (www.mintzanet.net/foroa). Iaz, ia 500 erabiltzailek parte hartu zuten Mintzaneten. Batzuk hasiberriak dira, beste batzuk, ordea, duela hiru urte hasi ziren. Denek komunitate bat osatzen dute. Internet bidez hitz egiten dute euren bikotekidearekin, eta nahiz eta solasaldi horiek oso interesgarriak eta emankorrak diren, besteen bizipenen berri izan nahi dute. Hau da, bakoitzak bere bidelagunaz edo bidelariaz gain, komunitatea osatzen duten beste erabiltzaileen berri izan nahi dute eta beraien esperientziak ezagutu; azken batean, sarea sortu nahi dute.
Harreman zuzena izatea nahi dugu eta, horretarako, foro bat sortu dugu. Bertan, erabiltzaileek haien esperientziak eta albisteak partekatu ahal izango dituzte.
Jarraian, izena emateko eta parte hartzeko argibideak.