Euskara irakasle eta ikasleak batu ditu ‘Euskara Munduan’ programak Argentinan

Beste urte batez, martxan da Etxepare Euskal Institutuak antolatzen duen ‘Euskara Munduan’ programako barnetegia. Pare bat astez, Argentinako San Nikolas hirian irakasle zein ikasleak batu dira euskara lantzeko asmoz.

Kinku Zinkunegi teknikaria ari da eskolak ematen eta saioak gidatzen. Gainera, Mintzaneteko zenbait erabiltzaile ere bertan dira, besteak beste, Uruguaiko Andrea Bella eta Argentinako Begoña Tisera. Guztira, Hego Amerikako 27 argentinar, 3 txiletar, 3 urugaitar eta 2 brasildar daude eskolak jarraitzen.

Etxepare Institutuak ‘Euskara Munduan’ programa ‘Argentinan Euskaraz’ egitasmoaren oinordekoa da, eta hiru helburu ditu: Euskal Etxeetako irakasleen trebakuntza, euskararen irakaskuntzarako baliagarri diren materialez hornitzea, eta helduei euskara irakastea.

San Nikolaseko barnetegia
Argentinako barnetegia
Argentinako barnetegia

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude