Miren Salaberria, 85 urte eta Internet bidez euskara praktikatzen laguntzen du

Miren Salaberria Donostian jaio zen 1933. urtean. Aurten 86 urte beteko ditu. 10 urterekin hasi zen lanean: hasieran, umeak zaintzen; 14 urterekin, fabrika batean; eta gero, beste batean.

30 urterekin mailegu bat eskatu zuen batxilergoa ikasi ahal izateko. Erizaintza ere ikasi zuen, eta 30 urte baino gehiago egin ditu Donostia Ospitalean.

Gaur egun, Donostiako San Ignazio Egoitzan bizi da, eta bertatik Atarrabiako emakume bati laguntzen dio euskara praktikatzen.

Pozik dago “tramankuluarekin” eta proiektuarekin. Gainera, iazko Mintzanet Egunean parte hartzeko aukera izan zuen eta izugarri gustatu zitzaion beste erabiltzaileen esperientziak ezagutzea.

Mila esker, Miren!

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude