Muriel Platero, bidelaria: “Baionan ez dut euskaraz aritzeko aukera handirik; horregatik, niretzat proiektua biziki inportantea da”

Muriel Platerok (Baiona, 1983) txikitan ezagutu zuen euskara. Bere “aitatxi-amatxiren” hizkuntza, eta bere familiaren “kultura” da. “Galdu egin genuen eta orain berreskuratu nahi dut”, esan du Murielek.

Horrela, 2014an Foruko AEK-ko barnetegira joan zen. Lau hilabetez egon zen eta bertako irakasle batek Mintzaneten inguruan hitz egin zion. “Nik Baionan ez dut aukera handirik euskaraz mintzatzeko, eta horregatik niretzat proiektua biziki inportantea da”, azpimarratu du.

Astero Urretxuko pertsona batekin hitz egiten du. “Anitzetan berandu ibiltzen naiz edo oztopoak ditut, baina beti moldatzen gara. Bera biziki jatorra da eta harreman ona dugu: gure eguneroko bizitza kontatzen diogu elkarri eta biziki atsegina da berarekin hitz egitea”, dio Murielek.

Gainera, Urretxun elkar ezagutu zuten. “Kontent naiz webgunea aurkitu nuelako; zentzu horretan, gomendatzen dut: behar duenari eta lagundu nahi duenari. Eta ongi egongo litzateke Iparraldeko bidelagun gehiago egotea. Biziki inportantea da euskara bizirik mantentzea. Horregatik, mila esker Mintzaneteko langileei”.

Muriel Platero bidelaria da Mintzaneten

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude