Samuel Snodgrass (Tulsa-Oklahoma, Ameriketako Estatu Batuak, 1959) bidelaguna da Mintzaneten. 1995ean etorri zen Euskal Herrira Eliza Ebanjelikoko artzaina eta misiolari gisa. Gipuzkoako Anoeta herrira etorri zen bere familiarekin eta zalantzarik gabe euskara ikasi behar zuela erabaki zuen. Lau urte geroago EGA gainditu zuen. Gaur egun, Boisen (Idaho) bizi da, eta astero euskaraz aritzen da Internet bidez, esan bezala, Mintzaneten laguntzailea baita. “Hizkuntza bat ikasteko bertako jendearekin eta kalean hitz egin behar da”, azpimarratu du Samuelek.
Mila esker, Samuel!
Kaixo. Aitor Urkola naiz Euskadi Irratiko HIRI GORRIAN saiotik. Joan den kurtsoan, zuei esker kontaktatu genuen SAMUEL SNODGRASS bidelaguna. Durangoko azoka dela eta…badator…eta astearte arratsaldean egingo diogu elkarrizketa, arratsaldeko 16h eta 17h bitartean. Jakinaren gainean egon zaitezten…eskerrik asko.
Oso ongi, eskerrik asko abisatzeagatik! Kortea bidaltzea eskertuko genizuke!