Sei urte inguruz ordenagailuko pantaila aurrean hizketaldiak izan dituzte Rafa Retegi eta Alfredo Labordek. Nafarra da lehena, Igantzikoa; argentinarra bigarrena, Tres Arroyos herrikoa; eta Mintzanet egitasmoari esker ezagutu dute elkar. Laborde ez da sekula Euskal Herrian izan, baina Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programari esker, Lazkaoko Maizpide Euskaltegian euskara eskolak jaso ditu hilabete t’erdiz. Egonaldia … Continue reading Rafa Retegi eta Alfredo Laborde elkarrekin, Donostian
Izaskun Arrieta eta Christian Etxeberria elkarrekin, Lazkaomendin
Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan egoiliar diren Mintzaneteko lagunek ez dute nolanahi 2021. urtea ahaztuko. Argentinan, Uruguain eta Txilen bizi diren sei erabiltzaile hilabete t’erdiko egonaldia egiten ari dira Lazkaoko Maizpide Euskaltegian, eta zenbait, beren herriko euskara irakasle izateko prest itzuliko dira etxera. COVID-19 birusak eragindako pandemia bete-betean ari dira Hego Ameriketatik etorritako kideak barnetegian … Continue reading Izaskun Arrieta eta Christian Etxeberria elkarrekin, Lazkaomendin