Abuztuaren 1etik 12ra bitartean, María José Vallina Rosell bidelaria Lazkaoko Maizpide barnetegian izan dugu. C1 maila gainditzeko ikastaroan izena eman, eta astelehenetik larunbatera izan ditu eskolak. Egonaldia bukatuta, poz-pozik jarri da Mintzaneteko koordinatzaileokin harremanetan, eta zera aitortu digu: “Bizipen interesgarria izan da, zinez gomendagarria”. Eskola orduez gain, dibertitzeko tartea ere izan dute. Adibidez, igandean, Segurara … Continue reading María José Vallina Rosell, bidelaria: “Bizipen interesgarria izan da, zinez gomendagarria”