Mikel eta Gorka Fernandez: zergatik Mintzanet?

Mikel (1979) eta Gorka (1975) Fernandez barakaldarrak bidelagun eta bidelariak dira, hurrenez hurren. Anai zaharrak bost urte daramatza Sevillatik euskara Azkoitiko bidelagunarekin praktikatzen, eta anai gaztea ere egitasmora batzeko konbentzitu zuen.  Bata zein bestea oso pozik azaldu dira Mintzaneten parte hartzeagatik, “harro”, eta beraientzat egitasmoak zer suposatzen duen galdetu diegunean “elkartasuna” azpimarratu dute.

Gorka eta Mikel Fernández bidelariak Mila Altuna bidelagunarekin elkartu dira Azpeitian

Gorka eta Mikel Fernández (Barakaldo, 1975/1979) anaiak bidelaria eta bidelaguna dira Mintzaneten. Eta urtero bezala, Mila Altuna bidelaguna (Azpeitia, 1929) bisitatzera joan dira. Oraingo honetan, Mikelen alabarekin eta Gorkaren semearekin.