Joxe Erramun Eraso Donostian jaio zen duela 46 urte. Bere ingurua ez da inoiz euskalduna izan, gaztelania izan da betidanik bere hizkuntza. «Nire ingurua erdalduna da, eta hizkuntza galdu egiten da erabili ezean», dio Joxe Erramunek.
Jose Ramon Onandia, bidelaria eta bidelaguna: “Oso interesgarria da euskaltzaleentzat eta euskaldun berrientzat”
Jose Ramon Onandiak aldizkari batean izan zuen Mintzaneten berri. «Ez dut ondo gogoratzen, baina nonbait zerbait irakurri nuela uste dut», esan du. Getxotar honek 68 urte ditu eta erretiratua dago, baina horrek ez du esan nahi geldirik egoten denik.
Christian Etxeberria bidelaria, Txiletik Azkoitira
Hemen duzue ‘Mintzanet, bere ahotan’ sailaren bigarren istorioa. Christian Etxeberria Santiagon (Txile) jaio zen, 1982an. Bere arbaso zuzenak ez dira euskaldunak, eta ez du Euskal Herriarekin loturarik. Amaren aldeko amonak hazi zuen Txile hegoaldean. “Nire amonaren abizena Echeverria da eta egun batean izen horrek esan nahi bat zuela esan zidaten. Euskara hizkuntza arrotza zen niretzat … Continue reading Christian Etxeberria bidelaria, Txiletik Azkoitira
Izaskun Arrieta, bidelaguna: “Benetan ikaragarri ari naiz gozatzen, asko jasotzen dut bidelariengandik”
Gaurtik aurrera Mintzaneteko webgunean proiektu honetan parte hartzen dutenen istorioak aurkituko dituzue. Haiek dira egitasmo hau aurrera ateratzen dutenak eta beren esperientziak edozer baino hobeto deskribatzen du zer den Mintzanet. Bi astean behin, hileko lehenengo eta hirugarren asteazkenetan, izango duzue haien berri.