Mila Altuna (Azpeitia, 1929) bidelagunak eta Gorka Fernandez (Barakaldo, 1975) bidelariak denbora luzea daramate Mintzaneten eta, horri esker, oso harreman estua dute gaur egun. Altuna Azpeitiko San Martin adinekoen egoitzan bizi da, eta Fernandez, berriz, Sevillan. Baina urtean behin ala bitan gutxienez, Sevillatik Gipuzkoarako bidea egiten du bidelariak bidelaguna bisitatzeko. Berriketan harrapatu ditugu. “Hasi ginenetik asko hobetu duela … Continue reading Mila Altuna eta Gorka Fernandez: “Zergatik Mintzanet?”
Barakaldotik Sevillara, euskaraz
Gorka Fernandez Barakaldon jaio zen duela 38 urte. Orain Sevillako La Algaba herrian bizi da, eta hezitzaile bezala lan egiten du bertan. Nahiz eta bere jaioterritik hain urrun egon, euskararekin beti mantendu du harremana. Duela hilabete batzuk, Gorkak Mintzanet ezagutu zuen; Internet bidez izan zuen proiektu honen berri.