Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
burutu
Adiera bat baino gehiago du burutu aditzak, baina ez da ohikoa gertatu edo eginen sinonimo izatea
(es: ‘llevar a cabo’, ‘realizar’ edo fr: ‘mener à bien’, ‘réaliser’ moldeetara kalkatua); izan, amaitu edo azkeneraino egin aditzen sinonimoa da.
Garaiz burutu du lana.
Ekainean hasia eta urrian burutua.
Hiruhileko honetan sei bilera burutuko ditugu (> Hiruhileko honetan sei bilera egingo ditugu).
Oraintxe bertan burutzen ari diren ekintzak… (> Oraintxe bertan gertatzen/egiten ari diren ekintzak…). [EH]