Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
|
Artikulua
Profeziak eta esperimentuak
Aro digitalerako pentsatutako fikzio idatziak har ditzakeen norabideez aurreikuspen asko egin dira, eta gehienak ez dira bete: Amazonek (…) Kindle irakurgailua salgai jarri zuenean, zenbait guruk iragarri zuten nobelak hortik aurrera erabat aldatuko zirela, liburuen kopia digitalak izango zirenez, paperaren mugak fini zirelako: idazleek istorio baten bertsio ugari publikatu ahalko dituzten, irakurleen iritzien arabera amaierak aldatu eta abar.
Denboratxo bat badaramagu ebook-ekin elkarbizitzen eta ez dut uste profezia hori bete denik. Iragarri gabeko gauzak gertatzen ari dira ordea; adibidez, Kindle dela medio, Amazon argitaletxe konbentzionalei konpetentzia egiten ari dela azken urteetan –baita kalitaztekotzat jotzen den literaturaren esparruan ere: iaz alarmak piztu zituen Renaudot sariko finalisten artean Amazonen publikatutako eleberri bat sartzeak-.
Gorka Bereziartua Mitxelena