Blai Abello-MBA

Blai Abelló, bidelaria: “Euskaldun harreman serioa, eta aldi berean, atsegina eta positiboa izateko aukera ematen du Mintzanetek. Oso erosoa da”

Jaiotzez Bartzelonakoa da Blai Abelló Boix, baina senideak Arrasaten eta Lizarran ditu. Hain zuzen ere, haiei esker ezagutu zuen euskara, aspaldi, eta hizkuntza ikastea erabaki zuen: “Euskara da euskaldunek komunikatzeko erabiltzen duten hizkuntza, eta nik ulertu eta erabili nahi nuen”. Gaztetan, zesta-puntan aritutakoa da Blai, Durangon eta Gernikan, orain, aldiz, abokatu laboralista da, eta Euskal Herritik urrun bada ere, euskara mantentzeko gogoz dago.

“Euskal Telebistan edota egunkariren batean” Mintzaneten berri izan zuela aitortu digu, eta bizitokitik bertatik euskara praktikatzeko aukera izango zuela jakitun, izena ematea erabaki zuen. Bi bidelagun izan ditu, baina gaur gaurkoz, Aingeru Ezkerra donostiarrak laguntzen dio mintzapraktika egiten. Astero elkartzen dira, astelehenetan, eta beren egunerokoaz hitz egiten dute: lanaz, familiaz etab. Saio liberak adosten dituzte, hau da, inolako gai zerrendarik gabekoak, eta behin pantaila piztuta, luze aritzen dira solasean.

Pozik dago Blai, Aingeruri esker euskara praktikatzeko eta arintasuna irabazteko aukera duelako: “Asko hobetu dut hizkeran, esaldien arteko loturetan”.  Hala, iritzi du Mintzanet oso erabilgarria dela, oso erosoa: “Euskaldun harreman serioa, eta aldi berean, atsegina eta positiboa izateko aukera ematen du Mintzanetek”.

Bat eta bat saioez gain, berriki, Donostiako Bagera elkarteak antolatutako Mintzodromoan parte hartzera ere animatu da. Kandido Eizagirre bidelagun donostiarra eta Ander Makazaga Mintzanet egitasmoko koordinatzailearekin batera, pantaila bidez batu zen Blai hitzordura.

Blai Abello-mintzanet

You Might Also Like

One thought on “Blai Abelló, bidelaria: “Euskaldun harreman serioa, eta aldi berean, atsegina eta positiboa izateko aukera ematen du Mintzanetek. Oso erosoa da”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude