Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen TATUAIA / TATUAJE Zein da forma zuzena? TATUAJE erabiliko dugu Oro har, maileguetan –AJE atzizkia gordetzea izan da hautua. Hona Hiztegi Batuak dakartzan forma batzuk: Blindaje, brikolaje, makillaje, masaje, enbalaje, garaje, portzentaje… Onartzekoak dira, hala ere, salbuespen modura, -AIA atzizkia daramaten hitz bakan batzuk: Bidaia, paisaia, pertsonaia, xantaia
Aprendizaia aprendizgo Ekipaia bagaje Fuselaia fuselaje Makilaia Makillaje Masaia Masaje Hau dio Euskara Batuaren Eskuliburuak: Oro har, –aje gordetzea da bidea (ikus beherago). Zortzi hauek dira salbuespenak: bidaia, bisaia, kuraia, lengoaia, paisaia, pasaia, pertsonaia eta xantaia. Hauek, beraz, ez dira forma onartuak: *ekipaia, *fuselaia, *makilaia… |
Artikulua
Sakona baserrian heriotzatik ihesean zihoazen hiru errefuxiatuei eman diete lotarako lekua eta lana.
(…) sumatzen dute bezeroek baserriko produktu ekologikoak eskatzen dituztela, baina eskaintza falta da. Baserriak eta lurra landuko duen jenderik ez dagoela dio. «Lekuan lekukoa kontsumitu behar dela esaten dute, sasoian sasoikoa; baina ondoren ez dago baserritarrik eskaera horri erantzuteko. Hamar urte barru arazo bat eduki dezakegu».
Horregatik uste du etorkinek eta errefuxiatuek eskaera horri erantzun ahal izango diotela. «Bertako jendea ez badago prest lan hauek egiteko, norbaitek egin beharko ditu, eskaera badagoelako». Igarataundik eta Etxeberriak uste dute hor egon daitekeela etorkizuna, eta, adierazi dutenez, etorkin hauek baserriko lanetara oso ondo moldatzen dira. «Antzematen zaie erraztasuna».
Sakona baserrian heriotzatik ihesean zihoazen hiru errefuxiatuei eman diete lotarako lekua eta lana, baina halako adibide gehiago ere badaude Euskal Herrian. Hala ere, errefuxiatuen egoera zaurgarria dela eta, ez dute elkarrizketarik eman nahi izan. Azpeitian dagoen hirukoteak ziurtasun handiagoa du; izan ere, lanerako baimena eskuratu berri dute, eta horietako batek laneko kontratua ere badu. Sakona baserrian ere gustura daude, etorkizun berria lortu dutelako, eta eguneroko lanari eskulana zabaldu zaielako. Alde biek irabazi dute.