Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Hizkuntza normalizaziorako teknikaria
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
ARI ZAIO / ARI DIO Nork ez du entzun Donostia aldean eta, “amak esan nau”… ez dakit zer! Edo erosketak egiterakoan, “jarri nazu kilo erdi bat, mesedez”. Zenbaiten kasketa “nor-nork” aditz-forma erabiltzeko, “nor-nori-nork”-en ordez. Baina, horrez gain, bada salatu nahi genukeen beste bat ere: Bada, “nor-nori” formari dagokiona da bigarren hau, “ari” aditz laguntzailearekin batera doanean, gaztelaniaren eraginez, “nor-nori-nork” moduan erabiltzen baitugu. Esate baterako: “oraintxe esaten ari dio” esaera oker eta gaiztoa. Hain okerra ere, “oraintxe bertan esaten ari zaio” esan behar baita. Baina, gehitu ditzagun beste bi adibide. “Ama semeari purea ematen ari dio” esan ordez… “Ama semeari purea ematen ari zaio”. Eta “andereñoa ikasleei ipuina kontatzen ari die” esan beharrean… “Andereñoa ikasleei ipuina kontatzen ari zaie”. + “Oraintxe esaten ari zaio” – “Oraintxe esaten ari dio” Habe Ikasbil |
Artikulua
Ez da egia hiperkontsumitzailea askea denik; azken hamarkadetan agertu diren auto-zerbitzuek ere ez dute hiperkontsumitzailea autonomoa bihurtzen, saltzailearen beharrik ez badu ere, regateorik behar ez duen arren, bezeroa engainatu nahi duen saltzailerik ez dagoen arren, kontsumitzaileak hautatuko du eskaintzen zaion artean, ziurrenik publizitatearen bidez buruan sartu diotena.
Jada nahi duguna lortzen dugula sinistu ohi dugun arren, Zeusek sorturiko lainoak baino ez dira. Ameskeria hutsa.
Tartaroa, Mina, Boterea eta Egia
Mitxelko Uranga (Euskadi Saria 2016)
Bideoa
Apperitifa: Zuhaitzetan aditu bihurtzeko app-ak
Mendira mugikorrarekin joaten zaren horietakoa bazara, Picturethis eta Arbolapp aplikazioak deskargatu ditzakezu. Aurrean duzun zuhaitz edo landarearen inguruko informazioa emango dizute argazki bat ateraz zein fruituaren argazkiak erakutsiz. Katam aplikazioak baso batean daden zuhaitzen neurriak eta beraien arteko distantzia esango dizkizu. Zuhaitz bat haztea zer den ezagutu nahi baduzu, Growing Forest Tree jokoa probatu dezakezu. Argazkiak gustuko badituzu, Flickr-en bizitzaten aniztasunaren inguruko galeria libre handiena aurkituko duzu, gozatu!
Zientzia.eus, Elhuyar