Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen Euskaltzaindiaren arauak BATA, BESTEA, BATZUK… BAT hitzak bi deklinabide-mota ditu: 1. BATA deklinabide mugatuari dagokionean erabiltzen da, BESTE hitzari kontrajarria agertzen denean soilik.
Erabilera okerrak dira, hortaz: ARIKETAK
|
Poesia
BURUtaPENAK: 5h49 (XI)
goizalba euritsuan
esnatu eta jeiki naiz
eta ibili naiz
gora eta behera etxe lokartuan
eta gogora etorri zait
zenbatek ote dakien
batzuek hamarkadak daramatzatela
bederatzi metro karratuko gela batean itxita
egunean hiruzpalau orduz soilik
patio itxi estu zikin batera ateratzen
(hileroko aurrez aurreko neurtuez gain)
lagunak eta senideak
astean berrogei minutuz
kristal bat tarteko ikusten
ezin elkar besarkatuz
astean bost (eta orain zortzi) minutuko
zortzi dei egiteko aukera besterik ez dutela
(ordenagailu internet mugikorrik gabe)
eta gogora etorri zait
ez garela denak erotu
(batzuk bai)
eta erotu ez garenok
infernu horretatik aterata ere
zoriontsu garenean ere
entzuten dugula gure baitan
oraindik barruan su eztitan
egosten dauzkaten horien lanturu
mutua
elurrik gabeko goizalba honetako
etxe lokartuan
ene urratsak bezain
M. A.
Oharra: iragan astean, konfinamendu garaion, Katea izenburua zeraman proposamena jaso nuen e-postaz. Honela hasten zen:
Lagun maitea,
Elkartruke kolektibo, aberasgarria hasteko ekimena duzu hau. Mesedez, bidali testu labur bat (bertsoa, olerkia edo esaldia)…Pizgarria izango delakoan…
Elkarren arteko testuak trukatzea zen ekimenaren xedea. Harrezkero, testu batzuk jaso ditut. Irakurri duzuna horietako lehena da.