Dylan Inglisek (Erresuma Batua, 1998) euskara urte eta erdian ikasi du, eta ez hori bakarrik; xibereraz eta bizkaieraz mintzatzeko gai ere bada. Bide horretan, Mintzaneten izena ematea erabaki zuen, eta bizkaiera praktikatzeko helburuarekin, Busturian (Bizkaian) dagoen Arrotegi egoitzako hainbat pertsonekin harremanetan jarri genuen. Ordutik, astearte goizero egiten ditu bizkaiera praktikatzeko saioak.
Adinekoek Mintzanet +65 proiektuaren baitan hartzen dute parte, eta bidelagun izanik beren euskalkian aritzeko aukera eskaintzen diote bidelariari. Dylan Inglis apirilean Euskal Herrira etorri da eta hainbat gauza egiteko baliatu du bere bisita; tartean, astero pantailaren beste aldean ikusten dituenak aurrez aurre ezagutzeko.
Argi dago gustura egon zinetela eta ederto pasatu zenutela zuen txangoan!