20221129-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Puntu eta koma / Joxerra Garzia / Zaldieroa


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Iritzia

Euskararen erabilerari dagokionez, arduratuta hitz egin izan duzu sarritan. Euskararen kaleko erabilera %14 ingurutik %12 ingurura jaitsi da azken bi neurketetan. Ezagutza lehenetsi da erabileraren kaltetan?

Oso argi daukat guk eman diegun euskarak gazteei balio diela unibertsitatean aritzeko, baina ez musean aritzeko, ziria sartzeko… Hori onartzen ez dugun bitartean, euskara produktuan berean daukagu arazoa. «Hizkuntza batek ez badio hobeto bizitzeko balio, hiztunak aldi berean esango dizkio kaixo eta adio»; hori da nire hausnarketetako bat. Hizkuntza kontuetan kalkulu guztiak ez dira egin behar hizkuntzatik bakarrik, baizik eta hiztunetik. Gazteek erregistro bakarra daukate gurasoekin, irakasleekin eta lagunekin hitz egiteko. Hizkuntza erregistro informaletan ere landuko duen eskola bat behar dugu, aurrera egingo badugu.

Joxerra Garzia. Berria

Unai Zubeldia. Gipuzkoako Hitza

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude