Gaur Euskararen Eguna da, eta horren harira, atzo Donostiako San Telmo museoan Mintzodromoa antolatu zuen Bagera Euskara Elkarteak eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Gu ere bertan izan ginen, eta Mintzanet ezagutzeko aukera eman genien bertaratu zirenei.
Ordenagailuaren pantailaren alde batean, etxetik, proiektuko hiru kide solastu ziren: Estitxu Irisarri, Marisa Barrena eta Arantza Garaialde. Beraiei eskerrak eman nahi dizkiegu, euren laguntza eskaintzeagatik. Beste aldean, berriz, San Telmoko Mintzodromoan parte hartzen ari zirenak eseri ziren. Beraiek proiektua gertutik ezagutu ahal izan zuten, eta hemendik, parte hartzera animatu nahi ditugu!